XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

kopuru hori zehazteko, kontutan hartuko da eguna arratsaldeko bostetan hasi eta eguerdiko hamabietan bukatzen dela.

Lojamendua ordu horretan uzten ez baldin bada, beste egun bat kontatuko da.

ORDAINKETAK. Landa Etxeak osorik alokatzen badira, bezeroek egonaldiaren kostea ordainduko dute ailegatzen direnean; gainerako kasuetan, ailegatu edo joaten direnean, jabeek esan bezala.

DEUSEZTATZEA. Bezeroak erreserba deuseztatzen badu gutxienez aste bat aurretik, ordainduta daukan dirua itzuliko zaio.

Bestela, zenbateko hori berreskuratzeko eskubidea galduko du.

SARRERA. Bezeroek arratsaldeko 8ak baino lehen ailegatu beharko dute Landa Etxera.

Ordu horretan iritsi ez badira, etxearen jabeak eskubidea izanen du beste bezero batzuei alokatzeko.

Finkatutako ordua baino beranduago ailegatzea posiblea izanen da aldez aurretik bezeroek telefonoz horren berri eman badute.

INBENTARIOA. Osorik alokatzen diren Landa Etxeetan badago etxeko tresnen zerrenda bat, bezeroei ailegatzean eman eta joaten direnean konprobatuko dena.

FIDANTZA. Osorik alokatzen diren Landa Etxeetan, erreserba egiteko bezeroek ordaindutako zenbatekoa fidantza gisa gordeko da haiek joaten diren arte.

Zerbait hondatuko balute, haren kostea zenbateko horretatik kenduko litzateke.

BESTE OHE BAT EDO SEHASKA JARTZEA. Logelan beste ohe bat paratzeagatik ezin izanen da birendako logelaren prezioaren %35 baino gehiago kobratu. Sehaska paratzeagatik ez da deus ere kobratuko.

GOI ALDIA. Goi aldia osaten dute Aste Santuak eta uztailaren 1etik irailaren 15era bitartekoak.

KASU BEREZIAK. Gidaliburuan zehazten dena baino jende gehiago biltzen baldin bada, jabeak diru konpentsazio bat, pertsona bakoitzeko prezioari proportzionala, eskatzen ahal izanen du.

Soberazko bezero horiek aldez aurretik jabearekin mintzatu gabe agertzen baldin badira, jabeak eskubidea izanen du horiek ez onartzeko.

ANIMALIAK. Animaliak onartzen dituzten Landa Etxeetan, haiek garajean edo antzeko tokietan sartuko dira, behin ere ez logeletan, kontrakoa zehazten ez bada.

GARBITASUNA. Osorik alokatutako Landa Etxeetan, haien garbitasuna bezeroen esku geldituko da bertan dauden bitartean. Gainerakoetan, jabeek garbituko dute.

BEZEROEN JOKABIDEA. Bezeroei Landa Etxeetako instalazioak zaintzea eskatzen zaie, hala nola jabeekiko eta orohar inguru kultural eta naturalarekiko begirunea izan dezatela.

Iradokizunak gogo onez onartuko dira.